Elkarlana eta euskararen erabilera areagotzeko lan egingo dugu
Maalako parkea herritarrez beteta zela aurkeztu ditugu 2025eko Kilometroen irudia, leloa eta helburuak: batetik, lankidetza eta parte hartze sozial aktiboa balioan jarri eta indartu nahi ditugu eta, bestetik, Kilometroen urtea baliatu nahi dugu euskaraz gehiago eta gehiagok egiteko.
Badakigu gaur gaurkoz oraindik Elgoibarren asko garela euskaraz jakin eta euskaraz aritzen ez garenak, eta euskarara salto hori emateko baliatu nahi dugu urtea. Eta badakigu, salto hori emateko elkarren babesean egin beharko dugula salto.