Skip to main content

Kilometroak 2026 aurkezpen ekitaldia

Ate joka dugu Kilometroak 2026ren aurkezpen eguna. Datorren azaroaren 28an izango da eta  arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera herriko plazan.

 

Ilusio handiz prestatutako ikuskizun ederra izango da, partehartze anitza izango duena. Bertan aurkeztuko dira:
Kilometroak 2026 logoa.
Edizio honetako leloa.
Jai honetarako sortutako produktu eta jantzien bilduma berria.
Aurrez, bideo emanaldi txiki bat ere proiektatuko da ekitaldia girotzen joateko eta Kilometroen festak izan duen ibilbidea irudikatzeko. 
 

Ez galdu hitzordu garrantzitsu hau! Bertan ikusi nahi zaitugu! 

logoa

Azken albisteak

Auzolanean atondu dugu lokala, edizio honek denda ederra izan dezan

Iraila hasieratik gaur arte ez da etenik izan Zaiazko dendari garai batean zuen erreferentzialtasuna itzultzeko.

Azpiegitura aldetik, baliabide asko beharko dugu ikasturte guztian zehar, eta dagoeneko badugu pilatxo bat!

Irudia

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Bergaran, gure etxean jasoko dugu Euskal Herriko ikastolen aldeko jaien 50. urteurrena. Mende erdi, erraz esaten da.