Skip to main content

Albiste nabarmendua

Hemen da 'Harro hadi'

Inurri-lanaren bidez, txikitik eta isilean eraikitzen den hori dena bistaratu nahi du Kilometroen 51. edizioa jasoko duen Harro hadi leloak.

Azken albisteak

Auzolanean atondu dugu lokala, edizio honek denda ederra izan dezan

Iraila hasieratik gaur arte ez da etenik izan Zaiazko dendari garai batean zuen erreferentzialtasuna itzultzeko.

Azpiegitura aldetik, baliabide asko beharko dugu ikasturte guztian zehar, eta dagoeneko badugu pilatxo bat!

Irudia

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Bergaran, gure etxean jasoko dugu Euskal Herriko ikastolen aldeko jaien 50. urteurrena. Mende erdi, erraz esaten da.

Agenda

Zaiazkon

Kilometroen dendaren irekiera

Zaiazko denda zena izango da Kilometroetako arropak eta osagarriak saltzeko erabiliko dugun espazioa. Larunbat goizean zabalduko dugu, 9:30ean. Zatoz!

Bergarako Udal pilotalekuan

Txapeldunen bertso-saioa

Euskal Herriko herrialdeetako txapeldunak bertsotan: Alaia Martin, Aitor Etxeberriazarraga, Maddi Ane Txoperena, Xabat Illarregi eta Iñaki Viñaspre.

Bergarako Udal pilotalekuan

Herri bat kantuan

Afari eta kontzertu formatuan, euskal kantagintzaren ibilbidean mugarri izan diren abestien bilduma osatuko dugu; denok kantuan, herri bat kantuan.