Elkarlana eta euskararen erabilera areagotzeko lan egingo dugu.
Kilometroak Beasain eta Lazkao herrien artean sortu zenetik, 2026an 50. jaia ospatzera goaz.
Duela 50 urte Lazkaon bertan hasi genuen bidean aurrera jarraitzen dugu, Ikastolen proiektua ezagutarazteko, hedatzeko eta balioan jartzeko asmoz.
Ikastola herriaren erdigunean, komunitate handi baten bihotza.
Norbanako, familia eta elkarte anitzek osatutako komunitate zabal baten elkarlanean oinarritzen da.
Euskara eta euskal kultura oinarri, euskal hezkuntza sistema nazionala aldarri.
Hasierako helburu eta helmuga berberak lantzen jarraitzen dugu: euskara eta euskaltzaletasuna hezkuntzatik eta herrigintzatik bultzatzen.
Aniztasunak eta inklusioak ikastolaren proiektua beti aberasten dute.
Erronka berrietara etengabe egokitzen goaz: kulturaniztasuna, eduki sortzaile berrien eta sare sozialen eragin disruptiboa,...