Azpiegitura aldetik, baliabide asko beharko dugu ikasturte guztian zehar, eta dagoeneko badugu pilatxo bat!
Urtez urte Kilometroak jaiaren bueltan erabiltzen den materiala herriz herri garraiatzen da: muntaiarako baliabideak, seinalizazioa, garbiketarako materiala, sukalderako azpiegitura... Kamioi bete material, jaiaren logistika guztiari erantzuteko. Mila esker Lazkaoko jende jatorrari, Igor eta Zuhaitzi, materiala kargatu eta deskargatzeko boluntario guztiei eta dena gordetzeko biltegia utzi digun familiari!