Skip to main content

Zaiazkon kokatuko da Kilometroen denda

Auzolanean atondu dugu lokala, edizio honek denda ederra izan dezan

Iraila hasieratik gaur arte ez da etenik izan Zaiazko dendari garai batean zuen erreferentzialtasuna itzultzeko. Urte askoren ondoren, pertsiana igo eta ateak zabalduko ditu berriro, oraingo honetan Kilometroen bueltako arropa eta osagarriak saltzeko. Errutinaz, irekita aurkituko duzue ostegun eta ostiral arratsaldeetan (17:00-20:00) eta larunbat goizetan (9:30-13:00). Halere, data konkretuetan ezohiko egutegia izango du (aurkezpen-ekitaldiare ondorengo astean, Gabonak gerturatzen direnean, kolekzio berriak jasotzen ditugunean...).

Makina bat lagunek jardu dugu lokalaren atontze-lanetan, eta aurrerantzean ere boluntario mordoxka bat aurkituko duzue dendan, saltzaile-lanak egiten. Kilometroak antolatzeko ezinbestekoa da boluntario-lana, eta denda horren erakusgarri leiala da.

Zaiazkon kokatuko da Kilometroen denda

Azken albisteak

Auzolanean atondu dugu lokala, edizio honek denda ederra izan dezan

Iraila hasieratik gaur arte ez da etenik izan Zaiazko dendari garai batean zuen erreferentzialtasuna itzultzeko.

Azpiegitura aldetik, baliabide asko beharko dugu ikasturte guztian zehar, eta dagoeneko badugu pilatxo bat!

Irudia

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Bergaran, gure etxean jasoko dugu Euskal Herriko ikastolen aldeko jaien 50. urteurrena. Mende erdi, erraz esaten da.