Elkar estudioetan grabatu dute aurtengo Kilometroen abestia. Aitor Nova musikari elgoibartarrak sortu du abestia, eta grabazioan herriko hainbat musikarik parte hartu dute. Maiatzaren 31n aurkeztuko da abestia, bideokliparekin batera.
Eguraldia lagun, kalejira erraldoia egin dugu herriko plazan. Helburua, kilometroetako abestiaren bideokliperako irudi batzuk grabatzea zen, eta ederki atera da dena.