25 urte bete ditu aurten Elgoibarko Ikastolaren Pilota Egunak. Urteurren berezia. Gainera, Elgoibarren Kilometroak antolatzen diren urtean egin ditu 25 urte ekimen honek. Data esanguratsu horiek baldintzatuta, Pilota Egun berezia eta osatuagoa egin zen, joan den martxoaren 8an, herriko pilotalekuetan.
Esan bezala, aurten herriko pilotaleku ezberdinetan egin da Pilota Eguna, baina finalak Kalegoen plazan jokatu ziren, jai-giro paregabean. Pilotan jokatzea gainera, pilota bera nola egiten den ikasteko tailerrean parte-hartzeko aukera izan zuten neska-mutikoek. Otero pilota-egileak irakatsi zien haurrei nola egiten diren pilotak.
Helduek ere izan zuten Pilota Egunean parte-hartzeko aukera. Behin finalak amaituta, barru pilota jolasean aritzeko modua izan zuten.
Xabi Erostarbe, Eneritz Arrieta eta Naroa Agirre pilotari profesionalen laguntzarekin egin zen sari-banaketa eta gero, pilota produktuen zozketarekin amaitu zen XXV. Pilota Egun berezia.