Skip to main content

Abenduaren 5ean zabalduko dugu denda

Aurkezpen ekitaldian inbidiaz begiratu diegu eszenatoki gainera igo direnek soinean zituzten arropei. Arropa lantaldea buru belarri ibili baita ahalik eta azkarren 2025eko Kilometroen Salto-saltoka kolekzioa sortzen, eta datorren astean, abenduaren 5ean izango dugu arropa horiek eskuratzeko aukera.

Oraingoz denda fisikoan baino ezingo da arropa erosi, baina Elgoibartik kanpokoentzat ere, berandu baino lehen zabalduko dugu online denda. Denda fisikoa Elgoibarko Errosario kaleko 25. zenbakian egongo da.

Abenduaren 5ean zabalduko dugu denda

Albisteak

700 parte-hartzaile izan zituen Jose Gurrutxaga krosak. 30. ekitaldia izan zen igandekoa, baina inoizko bereziena ere izan zen, Kilometroak Elgoibarren egingo denaren aitzakiapean.