Kalejira erraldoia (bideoklipa)
Eguraldia lagun, kalejira erraldoia egin dugu herriko plazan. Helburua, kilometroetako abestiaren bideokliperako irudi batzuk grabatzea zen, eta ederki atera da dena.
Jende askok hartu du parte. Mila esker guztioi.
HEMEN dituzue momentuko irudi batzuk:
San Silbestre eguna
Jende asko animatu zen korrika egitera, eta 3000€tik gora lortu genituen. Bejondeigula!
Hemen duzue egun horretako argazki bilduma :
Azaroak 28
Herriko plaza mukuru beteta, lazkaotarren ikusmina agerian geratu da Kilometroak jaiaren aurkezpen ekitaldian. 50. ekitaldia du 2026an Gipuzkoako ikastolen jaiak, eta, hain zuzen, lehen urratsak egin zituen lekura itzuliko da urriaren 4an: Lazkaora.
Azaroaren 28ko ekitaldia
Azaroak 28 / 18:30ean / Lazkaoko plazan
/Bideo emanaldia / 18:00ean
Kilometroak 2026, helburua
Zer lortu beharko genuke 2026ko kilometroak jaiarekin?
Bideo honetan bildu ditugu iritzi batzuk