Ikasleek euskararekin duten konpromiso irmoa argi utzi dute Dallon eta Lazkaon egindako kilometroetan.
Kilometroen izenean, Arabako Lautadan kokatuta dagoen Dallo herrian Korrikako lekukoa eraman zuten LH3 eta LH6 bitarteko ikasleek. Ez dute erraz ahaztuko herrian bizi diren 20 bat inguru bizilagunek martxoaren 23ko goiza, Lazkaoko Ikastolak 500 ikaslerekin bete baitzien herria. Dalloko herritarrek 2026ko Kilometroak jaieko kamiseta bana jaso zuten.
Lasterketa martxoaren 28an Lazkaotik igaro zenean ere Lazkaoko Ikastolak bat egin zuen Korrikarekin. Milaka lazkaotar kalera irten ziren euskararen aldeko aldarripenak egitera.