Ikullu Razingek, lasterketako antolatzaileek, rallyan lortutako diru guztia Kilometroak jaiari eman diote.
Errepideak bustita aurkitu zituzten X. Goierri Rallyesprinteko partaideek. Orotara, 72 auto ibili ziren Lazkao eta Gaintza artean bueltaka. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, jendetza bildu zen errepide bazterretan. Euriak euri, Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola faboritoek aurreikuspenak bete eta garaipena erdietsi zuten.