Skip to main content

50 edizio, mila esker!

Josu Erguin eta Kilometroak jaiaren lehen edizioa antolatu zutenei omenaldia egin zaie.

 

Mende erdia gertu du Gipuzkoako Ikastolen festak, eta ideia horren ernamuina izan zirenak gogoan izan ditu Lazkaoko Ikastolak. Josu Erguin izan zen Kilometroak jaia kontzeptuaren sorburua. Amerikako Estatu Batuetatik ekarritako ideia hark arrakasta izugarria izan zuen bere estreinaldian. 15.000 lagun bildu ziren Lazkaoko eta Beasaingo ikastolek elkarrekin antolatutako festa euskaltzale erraldoi hartan.

Erguinekin batera lanean aritu zirenetako batzuei omenaldia egin diete Lazkaoko Ikastolaren atarian, 1977an egin zuten lana aitortu asmoz.  Inaxio Agirre, Joseba Urdangarin, Mari Karmen Eizagirre, Maria Pilar Eizagirre, Maritxu Dorronsoro, Arantza Arratibel, Mari Karmen Urdangarin eta Luis Mari Aldanondok ere bertan parte hartzeagatik eskertza jaso dute.

 

 

Maiatzak 9 omenaldia