Skip to main content

“Ibilian-ibilian, buelta!”: Kilometroetako abestia entzungai dago

Lazkaoko Ikastolak Kantujiraren X. urteurrena baliatu du kanta kaleratzeko. Bertan, Xabi Solanok, ETS-ko Iñigo Etxezarretak, Alaitz eta Maiderrek eta Nogeneko Ane Negueruelak hartu dute parte.

Festak girotzen hasi da Lazkaoko Ikastola. Txupinazoa bota baino ordu batzuk lehenago 2026ko Kilometroetako abestiaren aurkezpena egin zen herriko plazan. Abestiak “Ibilian-ibilian, buelta!” izena du, urriaren 4ko jaiean erabiliko den lelo berbera. Kanta Amaia Agirrek eta Xabier Zabalak egin dute, eta hitzei ahotsa Nogen taldeko Ane Negueruela lazkaotarrak, Xabi Solanok, ETS-ko Iñigo Etxezarretak eta Alaitz eta Maiderrek eman diete. Bideoklipaz, aldiz, Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravo arduratu dira.

 

Kantujirak 10 urte

Ostiralero Ikastolako ikasleek, Lazkaoko beste zenbait herritar eta eragilerekin, plaza kantuz betetzen dute. Festa berezia izan zen apirilaren 24koa, urteurren borobila ospatu baitzuten: 10 urte estreinako kantaldi hartatik. Aparteko urtemuga horretarako Joxe Mari Agirretxe ‘Porrotx’, Josu Txapartegi ‘Txapas’ eta Alaitz eta Maider gonbidatu zituzten.

 

 

argazkia

Albisteak

Eguraldia lagun, kalejira erraldoia egin dugu herriko plazan. Helburua, kilometroetako abestiaren bideokliperako irudi batzuk grabatzea zen, eta ederki atera da dena.