Azpeitiko Ikastolak hitzarmena sinatu du 'Berria'-rekin eta GUKArekin
Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibak Kilometroen inguruan lankidetzan aritzeko, Berria egunkariarekin eta GUKA komunikazio taldearekin hitzarmen bana sinatu du gaur.
Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibak Kilometroen inguruan lankidetzan aritzeko, Berria egunkariarekin eta GUKA komunikazio taldearekin hitzarmen bana sinatu du gaur.
Egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa egin dugu gaur, eta han jakinarazi dugu datorren igandean Pirritx, Porrotx eta Marimototx omenduko ditugula. Izan ere, pailazoen ekinak bete-betean bat egiten du aurten lantzea erabaki dugun hiru ardatzekin /euskara, kulturartekotasuna-aniztasuna eta herrigintza—. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan egin duten lan guztiagatik, baina baita hemendik aurrera egingo duten guztiagatik ere. Gurekin izango dira sudur-gorriak eta oso pozik gaude.
Eguzki izpiak argazki lehiaketako irabazleen sari banaketa egingo da. Aldi berean, urriak 6ra bitartean irekita egongo den erakusketaren inagurazio ekitaldia egingo da.
2024ko jaiaren leloa, Izpiz izpi, izenburu harturik, Skapaie Elektrotxarangak konposatu du abestia, ska erritmo alai eta dantzagarrian, eta musika ez ezik, taldeko kideek idatzi dituzte hitzak ere. Ekainaren 14an eman genuen honen berri eta ordutik, 10.000 ikustalditik gora izan ditu bideoklipak Youtuben.