Skip to main content

Azpeitiko Ikastolak hitzarmena sinatu du 'Berria'-rekin eta GUKArekin

2024/09/30

Euskarazko bi hedabideek eta Ikastolak lankidetza hitzarmenak sinatu dituzte, Kilometroen karietara.


 

Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibak Kilometroen inguruan lankidetzan aritzeko, Berria egunkariarekin eta GUKA komunikazio taldearekin hitzarmen bana sinatu du gaur. Izan ere, aurtengo Kilometroetako hiru ardatzetatik bat euskara da —kulturartekotasuna-aniztasuna eta herrigintza dira beste biak—, eta bi hedabide horien jarduna euskara hutsean izateak, ezinbesteko bidelagun bihurtzen ditu.

Hitzarmenak gaur sinatu diren arren, urte osoan ari dira elkarlanean bi hedabideak Kilometroekin. Biak ari zaizkio jarraipen informatioa ematen, eta bereziki aipatzekoa da, GUKAk bere Azpeitiko web orriko komunitate atalean beren beregi sortutako atala. Komunikazio lanean elkarlanean aritu dira urte osoan, eta euskarriak ere partekatu dituzte horretarako beharra sentitu dutenean.

Nabarmentzekoa da, bestetik Berria-k Aniztasun eguna Kilometroak txikia egunean egin zuen ekarpena. Mantangorri eskulan tailerra antolatzeaz gain, Ekain Txouren ikuskizuna antolatu baitzuen herriko plazan.

Hala, Kilometroen egunean, bi hedabideek izango dute presentzia, Ikastolako gunean. 


 

Ihintza Elustondo UKT-GUKA taldeko lehendakaria, Alaitz Epelde eta Gorka Artola Ikastolako kideak eta Irati Azkue 'Berria'-koa.,

Albisteak

2024-11-29
Maalako parkea herritarrez beteta zela aurkeztu ditugu 2025eko Kilometroen irudia, leloa eta helburuak: batetik, lankidetza eta parte hartze sozial aktiboa balioan jarri eta indartu nahi ditugu eta, bestetik, Kilometroen u
2024-11-29
Aurkezpen ekitaldian inbidiaz begiratu diegu eszenatoki gainera igo direnek soinean zituzten arropei.
2024-11-29
Aurkezpen ekitaldiaren bukaeran ikasleek erronka bota diete elgoibartarrei. Elkarrekin soka saltoan aritzea izango da erronka, banaka ez baina, taldean, elkarrekin eta elkarri soka emanda.