Skip to main content

Kilometroetako antolatzaileei elkarrizketa GUKA telebistan

Igandean ospatuko dute Kilometroak 2024 festa egun handia Azpeitian, Ikasberri ikastolak antolatuta. Dagoeneko, lantalde guztietakoak buru-belarri egunerako xehetasunak borobiltzen eta jakinarazten ari dira. Loiola auzoaren eta herriko plazaren artean egingo dute festa, eta tarte horretan lau gune prestatuko dituzte, bakoitza bere egitarauarekin. Guneen artean kale animazioa ere izango da.

Ondorengo estekan antolatzaileei GUKA telebistak eginiko elkarrizketa topatuko duzue. Bertan, azken prestaketei eta egitarauari buruzko xehetasun guztiak eskaini dituzte Gorka Artola eta Alaitz Epeldek. 

GUKA

Albisteak

Euskal Herriko Gorrak Elkarteen Federazioa, 1979ko otsailean sortu zen.
Bestetik, Kilometroak 25 bezalako jai handi bat aurrera ateratzeko pertsona askoren beharra dago.