Guztira 60 argazki inguru aurkeztu dira lehiaketara, eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek hautatu dituzte hiru irabazleak. Erakusketan lehiaketaren finalera iritsi ziren hamar argazkiak egongo dira ikusgai.
Lehiaketaren irabazlea Oihana Aldanondok ateratako "Hondartzako islada" izenburuko argazkia izan da, era honek Bertan merkatari elkartearen 100 euroko erosketa bonoa jaso du sari gisa. Bertaneko Xabier Aldalurren eskutik jaso zuen saria.
Bigarren sariduna Aitzol Iparragirrek egindako argazkia izan da, "Udako Erromako Zubia" izenburukoa. Iparragirrek Kilometroen dendan gastatzeko 60 euroko txartela jaso du sari gisa.
Hirugarren saria, berriz, Aitziber Besgaren "Eguzki printzak euskal kostaldean" izenburuko argazkia izan da. Sari modura Kilometroen egunean gastatzeko 40 euroko bonoa eskuratu du.
Lehiaketan parte hartu duzuen guztioi guri eskerrik beroenak. Azpeitiko Argazki Elkarteari nahiz Kulturaz kooperatibari ere gure eskertza erakusketa gauzatzen laguntzeagatik.
Izpiz-izpi, aurrera goaz!
Eguzki izpiak argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren irekiera
2024/10/01
Albisteak
2024-11-29
Maalako parkea herritarrez beteta zela aurkeztu ditugu 2025eko Kilometroen irudia, leloa eta helburuak: batetik, lankidetza eta parte hartze sozial aktiboa balioan jarri eta indartu nahi ditugu eta, bestetik, Kilometroen u
2024-11-29
Aurkezpen ekitaldian inbidiaz begiratu diegu eszenatoki gainera igo direnek
soinean zituzten arropei.
2024-11-29
Aurkezpen ekitaldiaren bukaeran ikasleek erronka bota diete elgoibartarrei. Elkarrekin soka saltoan aritzea izango da erronka, banaka ez baina, taldean, elkarrekin eta elkarri soka emanda.