Urriak 6 Kilometroak eguna
Gipuzkoako ikastolen festa handia ospatuko da Azpeitian.
Ekainak 19-20 Amazig Herria Gurean
Amazig musika taldeak kontzertua eskainiko du Soreasu Antzokian. Gainera, beraien esperientzia partekatuko dute herriko ikasleekin.
Ekainak 14 Kmk 24 abestiaren eta bideokliparen aurkezpena
Egun horretan, Kilometroen 2024 edizioko abesti eta bideoklip ofiziala ezagutaraziko dira.
Maiatzak 17 Bertso izpiak saioa
Lehen mailako bertsolariek saio paregabea eskainiko dute.
Maiatzak 11 Lerin-Iratxeko Monasterioa
Tutera eta Azpeitia lotuko dituen ibilbidearen laugarren etapa gauzatuko da, Lagun Onak MBaren gidaritzapean.
Apirilak 27 Kilometro Txikiak
Hainbat jarduera ospatuko dira herrian egun osoan zehar Kilometroen egun handiaren aurrekari bezala.
Apirilak 19 Ikasle Topaketak
Egun osoan zehar Euskal Herriko ikastola desberdinetatik etorritako ikasleek topagunea ospatuko dute Azpeitian, bertako ikastolako ikasleekin harreman estuan.
Apirilak 13 Faltzes-Lerin ibilbidea
Tutera eta Azpeitia lotuko dituen ibilbidearen hirugarren etapa gauzatuko da, Lagun Onak MBaren gidaritzapean.
Martxoak 18 Korrika Argantzonen
Azpeitiko Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak Argantzonera joango dira Korrikako etapan parte hartzera.