Lizarran garela ongietorria jaso dugu. Ikasberri Ikastolako Gorka Artola, Garean euskara elkarteko Begoña Martinez eta Txusma Azkona, eta Lizarra ikastolako lehendakari ohi Unai Gardoki elkartu dira Kilometroetako eguzkilorea jaso eta elkarren berri izanez. Eguzkilorea oparitzearekin batera jaso dugu bueltan beste opari bat: “Estellerriko euskara. Hegoaldeko goi-nafarrera. Estellerriko aldaera” hiztegia, Aitor Aranak, Koldo Colomok eta Alfredo Dufurrek ondua.
Handik aurrera ekin diogu ibilaldiari: arte basoetan zehar igaro gara Aiegi, Larrion, Galdeano, Berindano, Zudaire eta Bakedanotik pasaz. Behin honaino iritsita, ezin aukera galdu Urederrako kolore urdin bereziaz gozatzeko. Larunbateko etapa Ubaban (Pilatosen balkoian) amaitu dugu.
Urbasako kanpinean ostatu hartu eta lagun arteko afari eta afari-ondoaz gozatu dugu. Igande goizean, Ubaba eta Lizarraga arteko 20 kilometroko ibilbideari euri, lanbro eta laino artean ekin diogu. Pagadi zoragarriak zeharkatu arren, eguraldiak ez digu hauek nahi bezala gozatzen utzi.
Bi aste barru izango da 7. etapa, Lizarraga eta Etxarri arteko ibilaldia.
Tutera -Azpeitia martxa Gipuzkoara hurbiltzen
2024/06/23
Albisteak
2024-11-29
Maalako parkea herritarrez beteta zela aurkeztu ditugu 2025eko Kilometroen irudia, leloa eta helburuak: batetik, lankidetza eta parte hartze sozial aktiboa balioan jarri eta indartu nahi ditugu eta, bestetik, Kilometroen u
2024-11-29
Aurkezpen ekitaldian inbidiaz begiratu diegu eszenatoki gainera igo direnek
soinean zituzten arropei.
2024-11-29
Aurkezpen ekitaldiaren bukaeran ikasleek erronka bota diete elgoibartarrei. Elkarrekin soka saltoan aritzea izango da erronka, banaka ez baina, taldean, elkarrekin eta elkarri soka emanda.