Skip to main content

Gora Lazkaoko festak!

Lazkaoko Ikastolak San Prudentziko jaietako txupinazoa bota du, Kilometroen 50. edizioa dela eta

Urteurren borobilak bere tokia merezi zuen herriko festetan. Lazkaotarrek hala erabakita, Ikastolak eman zien hasiera festei. Udaletxeko balkoira Irantzu Amundarain, Lazkaoko Ikastolako Lehendakaria, Ion Martinez, zuzendaria, eta Xeber Maiza, 2026ko Kilometroak jaiaren koordinatzailea, igo ziren. San Prudentzio festei hasiera emateaz gain, Lazkaoko Ikastolak eta Kilometroek presentzia nabarmena izango dute festetan. Hala nola, tonbola, erakusketak eta beste ekitaldi batzuk antolatu dira.

 

 

FESTAK TXUPINAZOA

Albisteak

Eguraldia lagun, kalejira erraldoia egin dugu herriko plazan. Helburua, kilometroetako abestiaren bideokliperako irudi batzuk grabatzea zen, eta ederki atera da dena.