Skip to main content

Regina Arrieta irakasleari aitortza egin zaio, Kilometroak dela eta aurten berezia izan den Euskal Inauterietan

Urtero bezala, Euskal Inauteria ospatu du Elgoibarko Ikastolak, baina aurtengo ekitaldia berezia izan da, gure herriak Kilometroak antolatzeko ardura daukalako aurten. Ohiko mozorro, kolore eta musikaz gain, herriko dultzaineroak eta erraldoiak batu dira Euskal Inauterietara.

Gainera, aitortza eta omenaldia egin nahi izan zaio Regina Arrieta Ikastolako musika irakasle izandakoari. 37 urte egin ditu Reginak Euskal Inauteria sustatzeko lanean, eta egindako lan eskerga aitortu nahi izan zaio. Euskal Inauteriei emandako bultzada eta oro har euskal kulturari egindako ekarpena eskertu nahi izan zitzaion. Hunkituta jaso zuen aitortza Regina Arrietak, eta talde-lanaren garrantzia azpimarratu zuen bere hitzartzean.

 

Olatz Astigarraga eta Regina Arrieta irakaslea, azken honi Euskal Inauterietan egindako aitortza ekitaldian.

Albisteak

700 parte-hartzaile izan zituen Jose Gurrutxaga krosak. 30. ekitaldia izan zen igandekoa, baina inoizko bereziena ere izan zen, Kilometroak Elgoibarren egingo denaren aitzakiapean.