Skip to main content

96ko Kilometroei buruzko argazki eta bideo erakusketa ikusgai Kultur kafean

Gaur hasi eta urtarrilaren 31 bitartean 96ko Kilometroei buruzko argazki eta bideo erakusketa izango dugu ikusgai Kultur kafean.

Argazki eta bideo proiekzio honetan, 1996an Elgoibarko Ikastolak antolatutako Kilometroak jaialdiaren oroitzapenak berreskuratuko ditugu. Jaiaren ilusioa, elkarlana eta komunitatearen indarra daude irudietan eta bideoetan jasota.

96ko Kilometroen irekiera. Bertan ageri dira orduko Elgoibarko alkatea, Guillermo Garate, Ikastolako lehen irakaslea izandako, Itziar Ajuria, eta 96ko Kilometroetako Beder eta Sei famatuak.

Albisteak

700 parte-hartzaile izan zituen Jose Gurrutxaga krosak. 30. ekitaldia izan zen igandekoa, baina inoizko bereziena ere izan zen, Kilometroak Elgoibarren egingo denaren aitzakiapean.