Skip to main content

Ikasleen Batzordea sortu dugu Ikastolan, Kilometroak 2025 antolatzeko

2025/01/31

Elgoibarko Ikastolak Kilometroak 2025 jaia antolatzeko prestaketa lanetan murgilduta jarraitzen du eta, aste honetan, lehen aldiz, Ikasleen Batzordea bildu da. Batzorde hau, LH1etik DH4ra arteko ikasleen ordezkariek osatuko dute, eta ikasleek Kilometroen antolaketan aktiboki parte hartu har dezaten lan egingo du. Kilometroei esker euskararen erabilera eta komunitatearen parte hartzea eta lankidetza areagotu nahi ditugu Elgoibarko Ikastolan, eta Batzorde honek ere bi helburu horien mesedetan lan egingo duela erabaki da aste honetan.

Hilero bilduko da Ikasleen Batzordea, eta Ikastolako ikasleekin ez ezik, Elgoibarko eta beste herrietako ikasleekin ere lan egingo dutela adierazi dute partaideek.

Gogotsu abiatutako bideak ematen ditu bere fruituak, eta izan dadila urte hau denok elkarri entzun eta elkarrekin lan egiten asmatuko dugun urtea.

 

* Elgoibarko Ikastolako Ikasleen Batzodea. LH2,3 eta DBH4ko ordezkariak falta dira argazkian.

Elgoibarko Ikastolako Ikasleen Batzodea. LH2,3 eta DBH4ko ordezkariak falta dira argazkian.

Albisteak

2025-01-08
Gaur hasi eta urtarrilaren 31 bitartean 96ko Kilometroei buruzko argazki eta bideo erakusketa izango dugu ikusgai Kultur kafean.
2024-11-29
Maalako parkea herritarrez beteta zela aurkeztu ditugu 2025eko Kilometroen irudia, leloa eta helburuak: batetik, lankidetza eta parte hartze sozial aktiboa balioan jarri eta indartu nahi ditugu eta, bestetik, Kilometroen u