Skip to main content

Komiki tailerrean parte hartu dute DBH3ko ikasleek

Abian da Euskal Herriko Ikastolen elkarteko komiki lehiaketako bosgarren ekitaldia, eta ekimen horren barruan, Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek komiki tailerra egin dute, Joseba Larratxe komikigilearen eskutik. Orain, beraien proiektuak aurkezteko tartea izango dute ikasleek, tailerraren bigarren saioa egin aurretik, hor egindako lanak aurkeztu eta zuzentzeko aukera izango baitute.

Jaiak da Ikastolen Elkarteko komiki lehiaketaren gaia, eta Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek Kilometroak gaiari heltzeko modua izango dute. Maiatzaren 31ra arteko epea dute ikasleek beraien lanak aurkezteko.

Aurkeztutako lan guztiak Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko webgunean ikusgai jarriko dituzte. Puntu gehien eskuratzen dituen lana, berriz, Xabiroi aldizkarian argitaratuko dute, urriko alean.

Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikaslean komiki tailerrean

Albisteak

Elgoibar prest da urriaren 5ean euskararen eta euskal kulturaren plaza nagusia eta euskaldun guztientzat arnasgune bihurtzeko.
Euskal Herriko Gorrak Elkarteen Federazioa, 1979ko otsailean sortu zen.
Bestetik, Kilometroak 25 bezalako jai handi bat aurrera ateratzeko pertsona askoren beharra dago.