Skip to main content

Elkarlana eta euskararen erabilera areagotzeko lan egingo dugu

Maalako parkea herritarrez beteta zela aurkeztu ditugu 2025eko Kilometroen irudia, leloa eta helburuak: batetik, lankidetza eta parte hartze sozial aktiboa balioan jarri eta indartu nahi ditugu eta, bestetik, Kilometroen urtea baliatu nahi dugu euskaraz gehiago eta gehiagok egiteko.

Badakigu gaur gaurkoz oraindik Elgoibarren asko garela euskaraz jakin eta euskaraz aritzen ez garenak, eta euskarara salto hori emateko baliatu nahi dugu urtea. Eta badakigu, salto hori emateko elkarren babesean egin beharko dugula salto.

Salto-saltoka. Salto euskarara, saltoka elkarrekin

Euskarara egin nahi dugun salto horrek inspiratuta eta elkarrekin soka saltoan jarduten dugunean sokak gure artean sortzen dituen lotura, zubi eta elkarrekintza oinarri hartuta sortu ditugu 2025eko Kilometroetako irudia eta leloa.

Elkarlana eta euskararen erabilera areagotzeko lan egingo dugu

Albisteak

700 parte-hartzaile izan zituen Jose Gurrutxaga krosak. 30. ekitaldia izan zen igandekoa, baina inoizko bereziena ere izan zen, Kilometroak Elgoibarren egingo denaren aitzakiapean.