Urtero bezala, Euskal Inauteria ospatu du Elgoibarko Ikastolak, baina aurtengo ekitaldia berezia izan da, gure herriak Kilometroak antolatzeko ardura daukalako aurten. Ohiko mozorro, kolore eta musikaz gain, herriko dultzaineroak eta erraldoiak batu dira Euskal Inauterietara.
Elgoibarko Ikastolak Kilometroak 2025 jaia antolatzeko prestaketa lanetan murgilduta jarraitzen du eta, aste honetan, lehen aldiz, Ikasleen Batzordea bildu da. Batzorde hau, LH1etik DH4ra arteko ikasleen ordezkariek osatuko dute, eta ikasleek Kilometroen antolaketan aktiboki parte hartu har dezaten lan egingo du. Kilometroei esker euskararen erabilera eta komunitatearen parte hartzea eta lankidetza areagotu nahi ditugu Elgoibarko Ikastolan, eta Batzorde honek ere bi helburu horien mesedetan lan egingo duela erabaki da aste honetan.
Hilero bilduko da Ikasleen Batzordea, eta Ikastolako ikasleekin ez ezik, Elgoibarko eta beste herrietako ikasleekin ere lan egingo dutela adierazi dute partaideek.
Gogotsu abiatutako bideak ematen ditu bere fruituak, eta izan dadila urte hau denok elkarri entzun eta elkarrekin lan egiten asmatuko dugun urtea.
* Elgoibarko Ikastolako Ikasleen Batzodea. LH2,3 eta DBH4ko ordezkariak falta dira argazkian.
Ate joka dugu Kilometroak 2026ren aurkezpen eguna. Datorren azaroaren 28an izango da eta arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera herriko plazan.
Pagination
- Previous page
- 5. orria
- Next page