Skip to main content

Iritsi da etxeko kajoiak arakatzeko unea!

Non gorde nuen erosi nuen TANTA txartela?Segi, segi arakatzen, sariak merezi du eta!Hala ere, nahiz eta irabazle ez izan, zure ekarpenaren bitartez denok irabazle atera gara.

Aurten Kilometroen festa handia Elgoibarren egingo dela baliatuta, sarbartolomeetarako kamiseta eta zapi bereziak prestatu dira.

Kilometroen online dendan eskuratu ahal izango dira. Eskaerak egiteko epea ekainaren 16an amaituko da.

Maiatzaren 31n ospatutako Ikastola Egunean aurkeztu zuten Kilometroen aurtengo abestia eta bideoklipa.

Ikastola Eguneko ospakizun giroa baliatuta, urriaren 5ean Elgoibarren egingo den Kilometroak festaren abestia eta bideoklipa aurkeztu zituzten jendaurrean.

Kilometroak jaiarekin lotura berezia izan zuen joan den igandean Elgoibarko kaleetan egin zen Jose Gurrutxaga krosak.

Aurten Kilometroak Elgoibarren egiten dela eta, jaiarekin lotutako hainbat ekimen izan ziren. Hala, soka saltoan amaitu zuten eguna, aurtengo Kilometroen leloarekin bat eginez.

Elgoibar Ikastolako DBH4ko ikasleak Bastidan (Araba) izan ziren apirilaren 4ean, Euskal Herri osoko ikastoletako ikasleen topaketan parte hartzeko. Ikasleek beraien esperientziak trukatzeko eta ikastolek antolatzen dituzten jaiek herriari egiten dioten ekarpena bistarazteko sortu zuten ‘Non eta mugan’ ekimena. Iaz jarri zuten martxan ekimena, eta aurten izan da bigarren ekitaldia.

Bastidan elkartu ziren periferian dauden ikastoletako eta aurtengo jaien antolatzaile diren ikastoletako 14-16 urte bitarteko ikasleak. Hau da, Arabako San Bizente eta Assa Ikastoletako ikasleak, Bizkaiko Zubi Zahar Ikastolakoak, Nafarroako Argia Ikastolakoak eta Iparraldeko Etxepare Lizeokoak. Haiekin batera izan dira 2025eko ikastolen jaien antolatzaile diren ikastoletako ikasleak: Bastida (Assa), Elgoibar, Atarrabia (Paz de Ziganda) eta Galdakao (Eguzkibegi).

Elkar estudioetan grabatu dute aurtengo Kilometroen abestia. Aitor Nova musikari elgoibartarrak sortu du abestia, eta grabazioan herriko hainbat musikarik parte hartu dute. Maiatzaren 31n aurkeztuko da abestia, bideokliparekin batera.

Abian da Euskal Herriko Ikastolen elkarteko komiki lehiaketako bosgarren ekitaldia, eta ekimen horren barruan, Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek komiki tailerra egin dute, Joseba Larratxe komikigilearen eskutik. Orain, beraien proiektuak aurkezteko tartea izango dute ikasleek, tailerraren bigarren saioa egin aurretik, hor egindako lanak aurkeztu eta zuzentzeko aukera izango baitute.

Jaiak da Ikastolen Elkarteko komiki lehiaketaren gaia, eta Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek Kilometroak gaiari heltzeko modua izango dute. Maiatzaren 31ra arteko epea dute ikasleek beraien lanak aurkezteko.

Aurkeztutako lan guztiak Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko webgunean ikusgai jarriko dituzte. Puntu gehien eskuratzen dituen lana, berriz, Xabiroi aldizkarian argitaratuko dute, urriko alean.

Errosario kaleko Kilometroetako denda zabalik egongo da ostegunetan eta ostiraletan (17:00-20:00) eta larunbatetan (10:00-13:00). Kilometroak 25eko arropa eta bestelakoak erosteko aukera izango da bertan. Arropa kolekzio berriarekin zabalduko dute gaur, gainera.

25 urte bete ditu aurten Elgoibarko Ikastolaren Pilota Egunak. Urteurren berezia. Gainera, Elgoibarren Kilometroak antolatzen diren urtean egin ditu 25 urte ekimen honek. Data esanguratsu horiek baldintzatuta, Pilota Egun berezia eta osatuagoa egin zen, joan den martxoaren 8an, herriko pilotalekuetan.

Esan bezala, aurten herriko pilotaleku ezberdinetan egin da Pilota Eguna, baina finalak Kalegoen plazan jokatu ziren, jai-giro paregabean.