Skip to main content

Hemen da Kilometroen bideoklipa

Maiatzaren 31n ospatutako Ikastola Egunean aurkeztu zuten Kilometroen aurtengo abestia eta bideoklipa.

Ikastola Eguneko ospakizun giroa baliatuta, urriaren 5ean Elgoibarren egingo den Kilometroak festaren abestia eta bideoklipa aurkeztu zituzten jendaurrean. Elgoibarko Ikastolako komunitateak elkarlanean egin ditu bai abestia eta bai bideoklipa. Jone Arriola gidoilari eta zuzendaria arduratu da bideoklipa zuzentzeaz; abestia, berriz, Aitor Novak sortu du eta Eneko Beretxinagak egin du letra. Elgoibarko hainbat musikarik parte hartu du abestiaren grabazioan eta bideokliparen protagonistak ere Ikastolaren komunitateko ikasle, irakasle eta gurasoak izan dira.

Ikastolen Eguneko kalejira, Elgoibar Ikastolako txarangarekin.

Albisteak

Egindako eskaerak Elgoibarko Kilome
Ikastola Eguneko ospakizun giroa baliatuta, urriaren 5ean Elgoibarren egingo den Kilometroak festaren abestia eta bideoklipa aurkeztu zituzten jendaurrean.
700 parte-hartzaile izan zituen Jose Gurrutxaga krosak. 30. ekitaldia izan zen igandekoa, baina inoizko bereziena ere izan zen, Kilometroak Elgoibarren egingo denaren aitzakiapean.