Elgoibar Ikastolako DBH4ko ikasleak Bastidan (Araba) izan ziren apirilaren 4ean, Euskal Herri osoko ikastoletako ikasleen topaketan parte hartzeko. Ikasleek beraien esperientziak trukatzeko eta ikastolek antolatzen dituzten jaiek herriari egiten dioten ekarpena bistarazteko sortu zuten ‘Non eta mugan’ ekimena. Iaz jarri zuten martxan ekimena, eta aurten izan da bigarren ekitaldia.
Bastidan elkartu ziren periferian dauden ikastoletako eta aurtengo jaien antolatzaile diren ikastoletako 14-16 urte bitarteko ikasleak. Hau da, Arabako San Bizente eta Assa Ikastoletako ikasleak, Bizkaiko Zubi Zahar Ikastolakoak, Nafarroako Argia Ikastolakoak eta Iparraldeko Etxepare Lizeokoak. Haiekin batera izan dira 2025eko ikastolen jaien antolatzaile diren ikastoletako ikasleak: Bastida (Assa), Elgoibar, Atarrabia (Paz de Ziganda) eta Galdakao (Eguzkibegi).
DBH4ko ikasleak Bastidan izan dira, ikastoletako ikasleen topaketan
Albisteak
Bestetik, Kilometroak 25 bezalako jai handi bat aurrera ateratzeko pertsona askoren beharra dago.
Egindako eskaerak Elgoibarko Kilome