Skip to main content

Korrika ez ezik, soka saltoan ere egin dute Jose Gurrutxaga krosean

Kilometroak jaiarekin lotura berezia izan zuen joan den igandean Elgoibarko kaleetan egin zen Jose Gurrutxaga krosak. Aurten Kilometroak Elgoibarren egiten dela eta, jaiarekin lotutako hainbat ekimen izan ziren. Hala, soka saltoan amaitu zuten eguna, aurtengo Kilometroen leloarekin bat eginez.

700 parte-hartzaile izan zituen Jose Gurrutxaga krosak. 30. ekitaldia izan zen igandekoa, baina inoizko bereziena ere izan zen, Kilometroak Elgoibarren egingo denaren aitzakiapean. Modu horretara, haur hezkuntzako ikasleek korrika egiteko aukera izan zuten, eta 0-5 urte arteko haurrentzat jolas-gunea antolatu zuten.
 
Behin lasterketa guztiak amaituta, bazkari herrikoia egin zuten elizpean, eta 250 lagunek parte hartu zuten. Bingo musikatua izan zuten bazkalostean. Eguna amaitzeko, esan bezala, soka saltoen amaitu zuten helduek, euskarara sato emateko prest daudela irudikatzeko.
Jose Gurrutxaga krosa, 30. ekitaldia.

Albisteak

700 parte-hartzaile izan zituen Jose Gurrutxaga krosak. 30. ekitaldia izan zen igandekoa, baina inoizko bereziena ere izan zen, Kilometroak Elgoibarren egingo denaren aitzakiapean.