1977an Lazkaon bertan egin zen Kilometroetako lehen ekitaldia izan da egitarauaren erdigunean.
Egun osoko festa izan da Kilometroak Txikia. 600 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte goizeko ibilaldian. Lazkaoko txokorik berezienetako asko bisitatu zituzten erraldoiek, joaldunek, txistulariek eta txarangak lagunduta. Jolas egiteko, abestetzeko eta Kilometroen historia ezagutzeko argazki-erakusketa bat ikusteko parada ere izan zen. Herri bazkarian 400 pertsonek bazkaldu zuten San Prudentzio eraikineko patioan. Arratsaldean, Olgeta erromeriak dantzan jarri zituen eguneko azken eguzki printzak. Urriaren 4ko festa handia geroz eta gertuago dago.