Skip to main content

Eskerrik asko, Kilometroak 25!

Bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu Kilometroak 25ean parte hartu duzuon guztioi.

Egun ahaztezina izan da: euskararen aldeko festa, elkarlana, kultura, musikaz eta pozez betea. Zuen laguntzarik gabe, ez zen posible izango halako giroa sortzea eta hainbeste bihotz batzea helburu beraren alde: ikastolen eta euskararen etorkizuna.

Eskerrik beroena boluntarioei, antolatzaileei, laguntzaileei, babesleei eta, noski, parte-hartzaile guztiei. Zuen konpromisoa eta ilusioa izan dira arrakastaren gakoa.

Euskara bizirik eta Kilometroak aurrera!

Hurrengo urtera arte!

ikastola gunea

Albisteak

Eguraldia lagun, kalejira erraldoia egin dugu herriko plazan. Helburua, kilometroetako abestiaren bideokliperako irudi batzuk grabatzea zen, eta ederki atera da dena.