Skip to main content

Eguzki Izpiak argazki lehiaketako irabazleak

Azpeitiko Argazki Elkarteko epaimahaiak ez du lan erraza izan irabazleak hautatzeko, baina azkenean ezagutzen ditugu uda honetako eguzki izpien esentzia hoberen jaso dituzten argazkien eta egileen izenak. Ondorengoak izan dira:

Lehen saria: Oihana Aldanondo, “Hondartzako islada” argazkiarekin

Bigarren saria: Aitzol Iparragirre, “Udako Erromako Zubia” argazkiarekin

Hirugarren saria: Aitziber Besga, “Eguzki printzak euskal kostaldean” argazkiarekin

Orain, finalera iritsi diren beste zazpi argazkiekin batera, beraien lanak ikusgai izango ditugu Sanagustin Kulturgunean ospatuko den erakusketan (irailak 30-urriak 6). Erakusketaren inagurazioa aprobetxatuko da sari banaketa ospatzeko.

Eskerrik beroenak eman nahi genizkieke lehiaketan parte hartu duten guztiei, uda honetan Kilometroen eguzki izpiak hainbat txokotatik barreiatu dituztelako. Zuen argia, gure bidelagun!

Irabazle

Albisteak

700 parte-hartzaile izan zituen Jose Gurrutxaga krosak. 30. ekitaldia izan zen igandekoa, baina inoizko bereziena ere izan zen, Kilometroak Elgoibarren egingo denaren aitzakiapean.