Etxarri-Aranatzen elkartu gara Andramari Ikastolako Iñigo eta Izaskunekin. Euren euskararen egoera ezagutu dugu haien eskutik, eta gure eguzkilorea oparitu diegu euren lana aitortuz eta zorionduz. Mila urteko bizia igarota dagoen hariztia zeharkatuta, Nafarroa atzean utzi, eta Gipuzkoan sartu gara Lizarrustin. Hortik aurrera, Artzainen Bidea jarraitu dugu eguneko helmugara iritsi arte: Beasain. Zelaiak, basoak eta gure historiaurreko dolmen ederren artean joan gara. Lazkao Txikiren jaiotetxearekin ere egin dugu topo Lazkao-mendin. Oraingoan bai, eguzki izpi indartsuek gozatuta.
Gaurko etaparen helmuga izan da Beasain, eta ohitura onari jarraituz, Nafarroako produktuak zozketatu ditugu. Errigorako ardo nafarra eta Arbizuko txistorra.
Nafarroaren ederra igarota, nafarroaren euskarak gurekin ditugula, azken etapa besterik ez zaigu falta. Urriaren 19an iritsiko gara Azpeitira. Kilometroak ate joka ditugu eta gure jai irrika gero eta biziago dago.
Tutera-Azpeitia: Nafar euskarak agurtu eta Gipuzkoara iritsi gara, izpi epelek gozatuta.
2024/09/15
Albisteak
2024-10-05
21 ikastolek parte hartuko dute, eta zazpi proba egin beharko dituzte. Azpeitiko hainbat eragilek parte hartu dute prestaketan. Sari potoloak irabazleentzat.
2024-10-04
Kilometroetarako atzera kontaketa hasi da, eta Ikasberriko kideak gogotsu daude iganderako. Dagoeneko jakinarazi dituzte egunera begirako xehetasunak GUKA telebistari eskainiriko elkarrizketa batean.
2024-10-03
Azpeitiko San Martin egoitzako egoiliarrek eta langileek ere Kilometroen festan lagundu nahi izan dute.