Skip to main content

Korrika: Ordu txikiak, harrotasun handia!

2024/03/20

Harro Herri izan da 23. Korrikaren leloa eta, beste behin, euskaraz bizitzeak sortzen duen harrotasunaren erakusgarri izan da Azpeitia. Euskaraz eta euskararen alde.

Ikastolako komunitatea osatzen duten guztiek, bere parte hartze sutsuarekin, euskararekiko konpromiso irmoa erakutsi dute, gainera. Kilometroen urtean, euskara egitasmoaren ardatzetariko bat da, eta Korrikaren arrakastak Ikastolok euskararen bultzadan dugun paper protagonista agerian utzi du berriro.

LHko ikasleak izan ziren lehenak euskararen alde korrika egiten, Korrika Txikia egitasmoaren baitan. LH 4 eta LH 1. mailakoek, gainera, testigua eramateko harrotasuna izan zuten. A ze poza eta emozioa beraien aurpegietan, a ze indarra hanketan!

Hurrengo eguneko egunsentian ikastolako DBH eta Batxilergoko ikasleen, langileen eta familien txanda izan zen. Kilometroen irudia den Izpitxoren laguntza izan dute, gainera, ibilbide osoan.

Esperientzia ahaztezin bezain hunkigarria izan zen denentzat. Egun berezia, baina kontuan izan: euskarak urte osoan behar du gure babesa!

 

Korrika

Albisteak

2024-10-19
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako pagoa landatu dute Izarraizko Atea parkean. Gainera, Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideak, boluntarioak eta Gorka Artola koordinatzailea omentzeko aprobetxatu da ekitaldia.
2024-10-08
Kilometroetan eraso sexista bat gertatu zen. Erasotuak adin txikikoak direnez, Azpeitiko Udalaren protokoloak zehazten duen moduan, haiek babestea dagokigu, gertaeraren aurrean gure gaitzespen irmoena adieraztearekin batera.
2024-10-06
Kilometroen eguna eta urtea amaituta, esan dezakegu ezarritako helburuak bete direla. Eta orain, urte osoan lantzen aritu garen eta geure egin ditugun ardatzak lantzen jarraitzea dagokigu: Euskara, kulturartekotasuna-…