Ekitaldi horren bidez, Euskal Herriko Ikastolen Federazioak aitortza egin nahi izan die Euskal Herriko periferian dauden zortzi ikastolei, euskal kultura inguru horietan bultzatzeko egiten duten lan itzelagatik.
Gogoan izan behar da, gainera, Beskoitzen egoera bereziki larria pairatzen ari direla, ikastolak bere jarduerarekin jarraitzeko baimena kentzeko mehatxuaz gain, ikastolako ikasleek prefabrikatuetan jasotzen baitituzte klaseak.
Hori dela-eta, Kilometroen logoa izango den eguzki-lorearen eskuz eginiko oroigarria eman zaie Beskoitzeko ikastolako arduradunei, bertan ere euskararen haziak aterako diren itxaropena bizirik mantentzeko.