Skip to main content

Zurak eta ezpalak, jatorritik etorkizuna eraikitzen!

Kilometroen “Kultur izpiak” dinamikaren baitan, “Zurak eta ezpalak” egitasmoa gauzatu da. Bertaratu diren guztiek ateak zabalik aurkitu dituzte, eta Ikastolari hasieran eman zioten belaunaldiko aitona-amonek, ikasle ohiek eta gaur egun egungo ikasleek eraikinin osoko gune desberdinak bisitatu dituzte. Emozioz, iragana gogoan dutelako, baina aldi berean etorkizuna eraikitzen jarraitzeko ilusioz beteriko eguna izan da. Aiton-amonek eta gurasoek euren biloben eta seme-alaben ahotik entzun dute zer egiten duten geletan, nola ikasten duten,  nola jolasten diren…

Jai giroan igaro da goiza, eta bi belaunaldien arteko harremana sendotzeko aukera eskaini du, jatorria eta etorkizuna uztartuz, Ikastolaren eraldaketaren parte direlako bi belaunaldiak. Amaieran familia argazkia atera da, etorkizunean ere gogoan izateko gure jatorria.

Izpiz izpi, aurrera goaz!

Zurak eta ezpalak

Albisteak

Elgoibar prest da urriaren 5ean euskararen eta euskal kulturaren plaza nagusia eta euskaldun guztientzat arnasgune bihurtzeko.
Euskal Herriko Gorrak Elkarteen Federazioa, 1979ko otsailean sortu zen.
Bestetik, Kilometroak 25 bezalako jai handi bat aurrera ateratzeko pertsona askoren beharra dago.