Skip to main content

"Kultur izpiak" programaren aurkezpena

2024/02/15

2024ko Kilometroak Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba ari da antolatzen. Urriaren 6an izango da Gipuzkoako Ikastolen jai handia.

Gaur, prentsaurreko batean, azken hiru hilabeteetan herriko eta herriz kanpoko eragileekin egindako lanketaren emaitza aurkeztu dute ikastolako ordezkariek: KULTUR IZPIAK programa.

Ekintza xumeak baina helburu handiak ezarriz, programaren mugarrien agenda zehaztu dute. Ekintza horiek otsailaren 9an ospatu zen "Inauteriak munduz mundu" ekimenarekin hasi eta irailean amaituko dira "Argazki izpiak" argazki lehiaketarekin.

Ekintzak diseinatzerako orduan antolatzaileek Kilometroak 2024en hiru ardatzak hartu dituzte kontutan: euskara; kulturartekotasuna eta aniztasuna; eta herrigintza.

Gure sareetan ekintzei buruzko informazioa aurkituko duzue aurrerantzean ere. Jarraitu gure bidea izpiz izpi!

Aurkezpena

Albisteak

2024-10-19
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako pagoa landatu dute Izarraizko Atea parkean. Gainera, Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideak, boluntarioak eta Gorka Artola koordinatzailea omentzeko aprobetxatu da ekitaldia.
2024-10-08
Kilometroetan eraso sexista bat gertatu zen. Erasotuak adin txikikoak direnez, Azpeitiko Udalaren protokoloak zehazten duen moduan, haiek babestea dagokigu, gertaeraren aurrean gure gaitzespen irmoena adieraztearekin batera.
2024-10-06
Kilometroen eguna eta urtea amaituta, esan dezakegu ezarritako helburuak bete direla. Eta orain, urte osoan lantzen aritu garen eta geure egin ditugun ardatzak lantzen jarraitzea dagokigu: Euskara, kulturartekotasuna-…