Skip to main content

Aurkezpen ekitaldia ikusgai

Pasa den asteartean egindako aurkezpen ekitaldia hementxe duzue ikusgai. Logoa, leloa eta webgunea aurkezteaz gain, Kilometroak 2024 jaiak izango dituen hiru helburu edo ardatzak ere zehaztu ziren: Euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza. Hiru ardatz horien bueltan izan zen ekitaldia.

Aurkezpen ekitaldia ikusgai

Azken albisteak

Auzolanean atondu dugu lokala, edizio honek denda ederra izan dezan

Iraila hasieratik gaur arte ez da etenik izan Zaiazko dendari garai batean zuen erreferentzialtasuna itzultzeko.

Azpiegitura aldetik, baliabide asko beharko dugu ikasturte guztian zehar, eta dagoeneko badugu pilatxo bat!

Irudia

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Bergaran, gure etxean jasoko dugu Euskal Herriko ikastolen aldeko jaien 50. urteurrena. Mende erdi, erraz esaten da.