Skip to main content

Gogotsu eta ilusioz hartu dugu 2024ko kilometroen lekukoa

Azpeitian ospatuko diren laugarren Kilometroak izango dira datorren urtekoak. 79an egin ziren aurrenak; 2000. urtean bigarrenak, ‘Hau da’ leloarekin; eta 2011n hirugarrenak, ‘Klik” lemapean. Hauek laugarrenak izango dira. Esperientzia badugu, baina kilometro guztiak desberdinak dira, garai denak diferenteak direlako.

Aurtengo kilometroak oraingo garaian kokatzeko, lanean hasiak gara, izpi batzuk ikusten hasi gara egin nahi dugunaren eta lortu nahi dugunaren inguruan. Hainbat helburu txikiagoren artean hiru helburu handi eta zehatz jarriak dizkiogu gure buruari, ikastolen izateko arrazoia eta gizartearen egungo erronkak kontuan hartuta:

  • Euskara
  • Kulturartekotasuna
  • Herrigintza

Hasiak gara dagoeneko saretuta zegoen Azpeitiko ikastolako komunitatea zirikatzen eta aktibatzen. Hura sendotuz eta indartuz, eta Azpeitiko herri ekimenekin elkarlanean, lortuko dugu Gipuzkoako ikastolen jaia festa ahaztezin bihurtzea. Ea lortzen dugun metroz metro egin beharko dugun bide hori guztia, lortu nahi dugun gizartearen ispilu bilakatzea!

Gogotsu eta ilusioz hartu dugu 2024ko kilometroen lekukoa

Azken albisteak

Auzolanean atondu dugu lokala, edizio honek denda ederra izan dezan

Iraila hasieratik gaur arte ez da etenik izan Zaiazko dendari garai batean zuen erreferentzialtasuna itzultzeko.

Azpiegitura aldetik, baliabide asko beharko dugu ikasturte guztian zehar, eta dagoeneko badugu pilatxo bat!

Irudia

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Bergaran, gure etxean jasoko dugu Euskal Herriko ikastolen aldeko jaien 50. urteurrena. Mende erdi, erraz esaten da.