Skip to main content

Eguzki izpiak argazki lehiaketa: epaimahaia osatuta

2024/08/23

Eguzki izpiak argazki lehiaketa amaitu da eta, orain, irabazleak aukeratzeko garaia iritsi da.

Lehen pausoa epaimahaia osatzea izan da, eta Azpeitiko Argazki Elkarteko bost kide izan dira hautatuak, guztiak ere argazkilaritza munduan eskarmentu handiko profesionalak: Roman Azkue Urrestilla, Alaitz Ruiz Arruti, Oscar Baile, Iñigo Olarte Alberdi eta Amaia Etxaniz Agirre.

Hilaren 19an emango digute jakitera beraien epaia. Zorte on parte hartzaile guztioi!

Sariak ondorengoak izango dira:

Lehen saria: 100€-ko bonoa Bertan dendetan erosketak egiteko

Bigarren saria: 60€-ko bonoa Kilometroen dendan arropa erosteko

Hirugarren saria: 40€-ko tiketa Kilometroen egunean erabiltzeko.

Laster izango duzue berri gehiago!

epaia

Albisteak

2024-09-15
Azken txanpara iristen ari gara! Oporretatik itzuli berri, eta Tutera-Azpeitia ekimenaren azken aurreko etapa egin dugu irailaren 14an. Zortzigarren etapa, 30 kilometrodun ibilaldia.
2024-09-05
Kilometroen dendak berriro irekiko ditu bere ateak. Irailean zehar Kilometroetako arropa erosteko aukera izango duzue berriro.
2024-08-23
Irabazleen izenak irailaren 19an ezagutuko ditugu.