EKOLIO eta Kilometroak 21

Submitted by admin on Og, 2021/15/04 - 08:46

EKOLIOk erabilitako sukalde-olioa jaso, dekantatu eta filtratu ondoren biodiesela egitera bideratzen du. Enpresa zarauztarra da, bere olio-jasoketa zerbitzua doan eskaintzen duena gainera.

“Herriak ematen diguna herriari bueltatzen diogu” filosofian oinarritzen da EKOLIO, eta herritarrek ematen dioten hondakin bat (erabilitako olioa) errekurtso bilakatu eta bere salmentatik ateratako diruaren portzentai bat proiektu kultural zein sozialetan inbertitzen dute, modu honetara ziklo ekonomiko zein soziala itxiz. Hauxe da beraien proiektu ekosoziokultural funtsa.

Iaz, EKOLIOk jasotako olioaren salmentatik ateratako dirulaguntza Zubimusu Ikastolak jaso zuen, elkarren artean sinatutako hitzarmenaren baitan. Aurtengoan berriz, olio salmentatik dirulaguntza Goierriko Andramendi, Jakintza eta San Benito Ikastolentzat joango da, elkarrekin ingurumen sentsibilizazio ekimenak garatuz. Modu honetako ekimen zirkularrekin guztiok irabazten dugu, ingurumenak, Ikastolak eta gizarteak orohar.

EKOLIO eta Kilometroak 21
Irudi bilduma
EKOLIO eta Kilometroak 21