Nortasuna du errioak Orereta-Errenterian. Herriaren erdigunetik pasatzen delako, bizimoduaren erdigunean egon delako, erdiguneak sortu dituelako. Erriotik, herri.
Errioa da, ez ibaia; gure aiton-amonek ongi dioten moduan. Itsasoaren gertutasunak fenomeno natural propio bihurtzen du. Kostalde-kostaldean ez egonagatik, mareak gora eta behera egiten du, urak bi noranzko ditu, ez bakarra; gorabeherak izaten ditu, ez du beti aldarte bera; ur gaziak eta gezak bat egiten dute, elkar hartzen dute; bi urertz batzen ditu; zubiak sortzen ditu; iolak ditu garraiobide, belaunaldiz belaunaldi herentzian jasotzen eta izena mantentzen duten egurrezko txalupak; faktorien kokaleku da, sormenaren eta jardueren hazi. Herri baten isla garbia.

Erriola
Errioaren magaleko faktoria. Uraren gazi-gozoak, gorabeherek eta zubiek josten duten komunitatea.