Piparraren ibilbidea

Ezagutu Ibarrako piparraren inguruko historia eta kultura ibilbide bizi batean, non musika, antzerkia, dantza uztartu eta nola ez, pipar dastaketak burutuko ditugun.

Piparraren ibilbidea

Baratze herria dugu Ibarra, piparrari esker mapan kokatua. Produktu honen kuriositate eta ezaugarrietan barneratuko gara eta aire libreko museo batean bilakatuko dira pipar sailak eta gure paisaia. 2.6 kilometroko ibilbidea izango da. 30 laguneko taldeetan egingo da gida batekin, eta bidean zehar. geldialdi edo guneak egongo dira musikariak. dantza, antzerkia. Esperientzia turistike honetan, ikasi eta gozatu egingo dugu. Kulturaz gozatzeaz gain, piparraren urteko zikloak ikasiko ditugu anekdota eta istorioak ezagutu eta piparra formatu desberdinetan dastatuko dugu. Baratzean zuek bildutako piparrak ere jango dituzue. Animatuko al zatete?

INFO +

Prezioa

  • Haurrak (12 urte arte): 4 euro
  • Gazte eta helduak: 8 euro

'piparra formatu desberdinetan dastaketa eta edaria barne.

Noiz? Irailaren 24-25 asteburuan eta

Kilometroak egunean (urriaren 2a)

Ordutegia Goizean:

  • 10:30tan lehen taldea.
  • 11:00tan bigarren taldea
  • 11:30tan hirugarren taldea

Arratsaldean:

  • 17:00tan lehen taldea
  • 17:30tan bigarren taldea
  • 18:30tan hirugarren taldea

Nola apuntatu?

https://kilometroak.eus/ekitaldi-izenematea - Info gehiago: 669025330

Gomendioak

  • Arropa erosoa eta zapatilekin egiteko ibilbidea.

ANIMATU PIPARRAREN ESPERIENTZIA EZAGUTZERA! IKASI, DASTATU ETA GOZATU!

Euskadi gastronomika Tolosaldea turimoa Gipuzkoa Euskadi - Basque Countri