Gero eta gutxiago falta da urriaren 5erako, eta apurka-apurka egun Kilometroak 25 izango denaren zehaztasun gehiago ezagutzen ari gara. Ezagutzera eman da egitaraua eta ekitaldiz bete-beteta dago. Gainera, adin eta publiko ezberdinei osatutako egitaraua osatu da, ondoko irudian ikus daitekeen bezala. Bakoitzak festaz bere eran eta moduan gozatzeko moduko egitaraua, hain justu.
Bestetik, Kilometroak 25 bezalako jai handi bat aurrera ateratzeko pertsona askoren beharra dago. Urriaren 5ean laguntzeko prest izanez gero, galdetegi hau betetzea eskatzen du antolakuntzak.
