Skip to main content

Eguzki izpiak argazki lehiaketa: epaimahaia osatuta

2024/08/23

Eguzki izpiak argazki lehiaketa amaitu da eta, orain, irabazleak aukeratzeko garaia iritsi da.

Lehen pausoa epaimahaia osatzea izan da, eta Azpeitiko Argazki Elkarteko bost kide izan dira hautatuak, guztiak ere argazkilaritza munduan eskarmentu handiko profesionalak: Roman Azkue Urrestilla, Alaitz Ruiz Arruti, Oscar Baile, Iñigo Olarte Alberdi eta Amaia Etxaniz Agirre.

Hilaren 19an emango digute jakitera beraien epaia. Zorte on parte hartzaile guztioi!

Sariak ondorengoak izango dira:

Lehen saria: 100€-ko bonoa Bertan dendetan erosketak egiteko

Bigarren saria: 60€-ko bonoa Kilometroen dendan arropa erosteko

Hirugarren saria: 40€-ko tiketa Kilometroen egunean erabiltzeko.

Laster izango duzue berri gehiago!

epaia

Albisteak

2025-03-11
Esan bezala, aurten herriko pilotaleku ezberdinetan egin da Pilota Eguna, baina finalak Kalegoen plazan jokatu ziren, jai-giro paregabean.
2025-02-28
Gainera, aitortza eta omenaldia egin nahi izan zaio Regina Arrieta Ikastolako musika irakasle izandakoari.