Hemen dituzu Izpiz izpi kantua entzun eta bideoklipa ikusteko aukerak, baita abestiari buruzko xehetasun pare bat eta hitzak ere. Dantzatu, kantatu, gozatu!
2024ko jaiaren leloa, Izpiz izpi, izenburu harturik, Skapaie Elektrotxarangak konposatu du abestia, ska erritmo alai eta dantzagarrian, eta musika ez ezik, taldeko kideek idatzi dituzte hitzak ere. Ekainaren 14an eman genuen honen berri eta ordutik, 10.000 ikustalditik gora izan ditu bideoklipak Youtuben.
Aurtengo Kilometroen urtearen nahiz urriaren 6ko jaiaren antolaketan bide eta helburu diren hiru ardatzak bildu nahi izan dituzte abestiaren hitzetan eta irudietan. Euskara, aniztasuna eta herrigintza dira hiru ardatz horiek.
Hemen duzu bideoklipa! Aktibatu azpitituluak errazago abesteko ;)
Hemen Spotify plataforman entzuteko aukera:
Eta hemen hitzak:
IZPIZ IZPI
Non egin bada
une orokoa berezi
Herritik ta herriarentzat
datorrena hezi
Kabian zenbat trebezi.
Barealdian oskol
Hegaldi azkarrenean gezi
Sasi denen gainetik sortu den lore
Euskararen oinetan harresi
Etor zaitez ikastolak jaia du merezi.
Izpiz izpi piztu elkarrekin
Ikastola auzo herri
Etorkizuneko kimuen buru
gure hizkuntzaren aberri.
Izpiz izpi piztu elkarrekin
Ikastola auzo herri
Auzolanarekin izango dugu
gizartean zutabe berri.
Azpeitin berez
geldirik ez bada erreka
Aurten kilometroen
festa da irriz beteta
Badator katxiporreta!
Kultur-aniztasuna
egunerokoaren oreka
Berdintasunez heziz, biharko okina, maisua, artzaina ta poeta
eskainiz denei merezi duten arreta.
Izpiz izpi piztu elkarrekin
Ikastola auzo herri
Etorkizuneko kimuen buru
gure hizkuntzaren aberri.
Izpiz izpi piztu elkarrekin
Ikastola auzo herri
Auzolanarekin izango dugu
gizartean zutabe berri.
Izpiz izpi piztu elkarrekin
Ikastola auzo herri
Izan eta izango diren hizkuntza
zaharren ikasle berri.