Skip to main content

Kultur izpiak: Tutera-Azpeitia ibilbidearen lehen etapa

2024/02/17

Lagun Onak Mendi Bazkunak Kilometroekin elkarlanean antolaturiko Tutera-Azpeitia ibilbidearen lehen etapa gauzatu da gaur.

Etapa honetan Erriberako lurrak zeharkatu dituzte, hain zehazki ere Tuteratik abiatu eta Milagroraino, 32 kilometroko ibilbidean.

Euskal Herriko txoko desberdinetatik gerturatu direnek Tuterako Argia ikastolako kideak izan dituzte anfitrioi gisa. Beraien lankidetza eskertzeko aurtengo Kilometroen ikurra den eguzkilorea oparitu zaie. Bestalde, bertaratu direnek eskualdeko produktu tipikoak ezagutzeko aukera ere izan dute.

Izpiz izpiz eta pausoz pauso Kilometroak martxan dira!

Ebro ibaia

Albisteak

2025-01-08
Gaur hasi eta urtarrilaren 31 bitartean 96ko Kilometroei buruzko argazki eta bideo erakusketa izango dugu ikusgai Kultur kafean.
2024-11-29
Maalako parkea herritarrez beteta zela aurkeztu ditugu 2025eko Kilometroen irudia, leloa eta helburuak: batetik, lankidetza eta parte hartze sozial aktiboa balioan jarri eta indartu nahi ditugu eta, bestetik, Kilometroen u