Skip to main content

Euskal Inauteriak hizpide

2024/01/30

Inauteriei buruzko lau hitzaldi-saio izan dira Ikastolan. Hain zuzen ere, Ikasberriko LH 5. mailatik Batxilergo 2. mailara bitarteko ikasleek inauteriei buruzko hitzaldia jaso dute Josune Zabala euskal hizkuntzalari eta ikertzaileak emanda.

Zehazki, Josunek, ikastolako guraso den heinean, arreta berezia jarri du Inauteriek euskal kulturan duten esanahian eta jatorrian. Inauteri garaian izaten diren ospakizunen zentzua zein den azaldu du, eta tradiziotik gaur egunera bitarte ekarritako ezaugarri nagusien berri eman du.

Aurtengo Kilometroetako bi ardatz jorratu dira bete-betean hitzaldi honen bitartez: euskara eta kulturartekotasuna. Izan ere, euskal inauterietan eta munduko beste kulturetan zein adierazpide dauden, zertan diren berdin eta ezberdin jakiteko aukera izan baita. 

Hitzaldi honetan landu diren jakintza berriek lekua izango dute Ikastolaren inauteri ospakizunean, otsailaren 9an, Azpeitiko plazan izango den jaialdian euskal inauterien eta munduko inauterien sinbologia zein iruditeria azaleratuko baitira ekarpen berri modura.

Euskal inauteriei buruzko hitzaldia Josune Zabalaren eskutik

Euskal inauterien sinboloak

Albisteak

2024-10-08
Kilometroetan eraso sexista bat gertatu zen. Erasotuak adin txikikoak direnez, Azpeitiko Udalaren protokoloak zehazten duen moduan, haiek babestea dagokigu, gertaeraren aurrean gure gaitzespen irmoena adieraztearekin batera.
2024-10-06
Kilometroen eguna eta urtea amaituta, esan dezakegu ezarritako helburuak bete direla. Eta orain, urte osoan lantzen aritu garen eta geure egin ditugun ardatzak lantzen jarraitzea dagokigu: Euskara, kulturartekotasuna-…
2024-10-06
Ikastolan egin dute irekiera ekitaldia, eta martxan dira gune guztiak. Jendea jasi da Azpeitiko kaleak betetzen. Ekitaldi nagusian nabarmendu dute euskarak erronka handiak dituela orain, eta denon ardura dela beraiei…